Pintoreak

Savater, Juan Carlos

Margolari gipuzkoarra, 1953ko uztailaren 2an Donostian jaioa.

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan egin zituen ikasketak, 1972-1977an. Madrilgo Mucha galeriako erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (1977). Banakako erakusketak 1980an, 1981ean eta 1982an. Halaber, Arteder 82n parte hartu zuen eta euskal pintura Parisen irudikatu zuen (1987). 1988an, Brisbanen (Australia) egin zituen erakusketak. World-Expo 88an parte hartu zuen urte berean.