Politikariak eta Kargu publikoak

Satrustegui Barrie, Jorge

1873an jaioa, Donostiako alkate izan zen 1909an. Gipuzkoako diputatu probintzial maurista, 1915eko maiatzean Donostiako barrutiak hautatua; 1919an berritua. 1919tik 1922ra Herri Lan Batzordeko presidente izan zen. 1927an, Asanblada Nazional primorriveristako kide izendatu zuten, "lurreko, itsasoko eta aireko komunikazio eta garraio" sailean. Oso nortasun aktiboa izan zuen Donostiaren oparotasunari zegokionean, eta hari zor izan zitzaion 1928an inauguratu zen Real Club de Tenis taldearen sorrera. Gero, Diario Vasco egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Tragikoki hil zen 1936an, uztailaren amaieran atxilotua, abuztuaren 5 eta 6an epaitu zuen Donostiako Herri Auzitegiak, heriotza zigorra ezarri zioten eta hilaren 6an bertan fusilatu zuten. Haren gorpua Polloeko hilerriaren ondoan agertu zen.