Atletismoa

SARASUA OIZ, Amaia

1967ko maiatzaren 24an jaiotako atleta gipuzkoarra. 1988ko urriaren 8an Tolosan euskal errekorra hasi zuen hiruko jauzilaria 11,59-11,87-11,94-11,96 denborarekin 1., 2., 3. eta 6. saiakeretan, hauek ere Espainiako errekorrak. 1990eko pista estaliko Espainiako txapelketan 3. geratu zen bere marka pertsonalarekin (12,26). Beste marka batzuk: luzera jauzia 5,51 legala eta 5,73 legez kanpoko aldeko haizearekin, biak 1987an, 100 metro hesietan 15.00 (1987), heptathlon 4.014 puntu (1986).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)