Organista gipuzkoarra. Eibartarra izatez, 1828an bere jaioterriko San Andres Apostoluaren parrokian organista kargua hartu zuen. Bost urterako eskritura egin zuten harekin, urtean 100 dukat soldata emanda. Geroago, 1830ean, 300 dukatera igo zen, bi mutili musikaren artea irakasteko baldintzarekin.