Kazetariak

Sarasqueta, Horacio

Marrazkilaria eta kazetaria, Pedro Sarasquetaren semea, 1904ko azaroaren 19an Eibarren (Gipuzkoa) jaioa, 1956an hil zen.

Marrazketa eta karikatura izan ziren bere zaletasun nagusia. Eibarren sortu eta euren egoitza sozialak euren tabernetan zituzten kuadrilla ugarietako kideak karikaturizazio adierazkorrez erretratatzen jakin zuen. La Voz de Españan "Ecos eibarreses" saila zuzendu zuen eta, "Isasi" ezizenarekin, tokian tokiko kronikak zehazten joan zen.