Olerkariak

Sarasola Martínez, Gurutz

Lotsati.

Euskal poeta. 1915eko maiatzaren 3an jaio zen Itsasondon (Gipuzkoa), abertzaleen uste sendoak zituen industrialari familia baten baitan. Egoera dramatikoan hil zen, 1936ko martxoaren 22an, 20 urte zituela, Donostian.

Batxilergoa ikasi zuen Lekarozko (Nafarroa) ikastetxean eta merkataritza ikasketak Donostian. Bere jarduera eta lanketa nagusia euskara ikastea da, hainbat lan eta batez ere olerkiak idatziz. Horietako batzuk El Día de San Sebastián lanean argitaratu ziren, lehenengoa 1935eko irailaren 11n eta azkena 1936ko urtarrilaren 24an "lotasti" ezizenarekin. Lehenengoak Ene Euskaria du izenburua eta azkenak Ankea ebakiko nuke.