Militarrak

Sanz Bereterra, Petri

Kapitain eta aitoren seme nafarra, Garden (Nafarroa) jaioa 1480 inguruan. 1516an, berrehun erronkariarren buru zela, Joan Albretekoa Nafarroako errege ezkontideari obeditu zion. Izabako guduan gatibu egin zuten, Guadalajarara eraman zuten eta, ondoren, Katalina I.a Nafarroakoaren bitartekaritzaz askatu zuten. 1524an Hondarribiko setioan parte hartu zuen loriaz. Frantzian erbesteratu zen, eta han hil zen, antza.