Nortasun politiko gipuzkoarra, 1965ean Irunen jaioa. Zuzenbidean lizentziatua. PSE-PSOEko kidea, Gipuzkoako Gazte Sozialisten idazkari nagusia izan zen 1988 eta 1990 urteen artean eta alderdiaren Probintzia Exekutibako kidea ere izan zen. 1983an, Irungo zinegotzi hautatu zuten, eta Estatuko zinegotzirik gazteena izan zen 18 urterekin; 1987an berriro hautatu zuten, eta Gazteria zinegotzi ordezkaria izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako foru diputatua, 1991n hautatua.
