Atletismoa

SANTAMARIA MAS, Amaya

1956ko apirilaren 25ean Irunen jaiotako atleta nafarra. 70eko hamarkadako altuera-jauziko espezialistarik onena Nafarroan. Iruñeko SD Amaya klubean hasi zen, desagertu ostean, eta CAUN klubak fitxatu zuen. Alturako brontzezko domina pista estaliko Espainiako Txapelketa absolutuan (1973), beste 8 aldiz finalista izan zen proba berean. Espainiako junior eta jubenil mailako hainbat txapelketatan 6 domina lortu zituen, junior mailan lortutako 2 urreak nabarmenduz (1972-73). Espainiako errekorra hiru aldiz hautsi zuen, jubenil eta junior mailetan (1973). Nafarroako txapeldunaren 4 titulu eskuratu ditu altuera-proban. Era berean, 4 aldiz gainditu zuen Nafarroako errekorra. Altueran duen markarik onena 1.64 da (1973).

Luis LANDA BALLAZ (2008)