Instrumentugilea

Santa Isabel Artucha, Leonardo

1869an Donostian jaiotako organista eta konpositorea. Donostian hil zen, 1947ko abenduaren 22an.

Bonifacio Echeverría, Felipe Gorriti eta Varela Silvariren ikaslea izan zen. 1886an Segurako organista postua lortu zuen. Ondoren, organo-jotzaile jardun zuen Asteasun eta, 1913tik aurrera, Donostiako San Inazio parrokian. Gainera, Victoria Erreginaren Asiloko musika irakaslea izan zen. Bere konposizio-katalogoan 200 lan baino gehiago daude, eta 11 sari ere lortu ditu hainbat lehiaketatan. Alfontso X.a Jakitunaren gurutzea jaso zuen.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAN-21. Santa Isabel (Leonardo). Non: Bederatzigarren Arantzazu 1918-43.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAN-21. Leonardo Santa Isabel Artucharen biografia.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ SAN-21. Jose Antonio Arana Martija eta Vicente Aramburu, Segurako parrokoaren arteko eskutitza (1968-1975).