Gipuzkoar nazionalista, Tolosakoa. Maistra, Emakume Abertzale Batzako buruzagi nabarmena izan zen eta Eusko Ikaskuntzako kidea. Kontralto, Europan zehar ibili zen, Jesus Elosegui senarrarekin batera, Eresoinka abesbatzarekin. 1953an RSBAPen buletinean argitaratutako Aportacion al estudio del dialecto roncalés liburuaren egilea da, elkarlanean.
