Militarrak

Sanchez Barcaiztegui, Victoriano

Gipuzkoar jatorriko militar espainiarra, El Ferrolen jaio zen 1832an eta Kantauri itsasoan hil zen, Mutrikuko kostaldearen parean, 1876an.

Kantauriko itsas indarren komandante nagusia. Almansa fragataren buru zela, Callaoko guduan parte hartu zuen. II. Gerra Karlistan, Kolon gurutzaontziak agintzen zuen, 1876ko maiatzaren 21ean, Mutriku eta Debako (Gipuzkoa) portuen arteko borrokan hil zenean.