Atletismoa

SANCHEZ-ARANA, Ignacio

1914an jaiotako atleta gipuzkoarra. Espezialitate hauetako Espainiako txapelketako irabazlea: 110 metro hesi 1933 eta 1936 artean 16.5, 16.4, 16.0 eta 16.7rekin, jauzi hirukoitza 1934an eta 1935ean 13,54 eta 13,50ekin; 1936an 200 metrotan ere garaile izan zen 23.4rekin eta luzera-jauzian 6.53rekin. Luzera-jauziko errekor probintziala hautsi zuen, 1936an 6,77 jauzirekin (1957ra arte iraun zuen). 1935ean 110 metroko hesian egin zuen 16. aldia Espainiako eta Euskal Herriko errekorra izan zen 1943ra arte, eta gipuzkoarra izan zen 1960ra arte. Beste marka batzuk (denak 1936an): 11.2 100 metrotan, 59.8 400 metro hesietan, 13,79 jauzi hirukoitzean eta 27.2 200 metro hesietan, Espainiako markarik onena kurba osoarekin.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)