Lexikoa

sanbelu

txitxera.

Neska-mutilen joko honi hasiera eman aurretik, korroan jarri eta betetzen jarri beharrekoa aukeratzen zuten honako hau esanez: "Ania / mania / di / Joani /di /Joanita / selo / si / Joan de / ramos / Joan de / Estella / hiru / dontzeila / lau / erbi / drin / drin / kaprestu / astoan / gainean / lau / itsu". "Itsu" egokitzen zitzaion neska edo mutila, paretari begira jartzen zen lagunak atzean zituela. "Itsu" edo "betetzen" zegoenak txitxera esaten zuen eta jolaskideek badela erantzuten zioten, lasterka hasi orduko. "Betetzen" zegoena haien atzetik abiatzen zen eta ukitutakoa edo harrapatutakoa horma ondora ekartzen zuen. Baina libre zebiltzanek harrapatutakoa jaregin ez zezaten ahaleginak egin behar zituen, baita, aldi berean, libre zebiltzanak harrapatzen ere; besteren bat harrapatzen zuenean, hormara eraman eta aurrekoa, eskutik helduta, "katean" uzten zuen, besoak gurutzatuta gutxi baziren edo besoak behera zituela bost baino gehiago izanez gero. Ihesean zebilena harrapatzean etxo esango zuten, eta libre, preso zegoena ukitzean. (Igoa)