Zinema zuzendaria, Donostian 1939an jaioa.
Zientzia Politikoetan lizentziaduna, Zinematografia Eskola Ofizialean diplomatu zen 1965ean. Bi urte beranduago Venezuelara joan zen eta itzuleran Nuestro Cine aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Bertan Zazpigarren Arteari buruzko hainbat lan idatzi zituen. Venezuelan filmatu zuen, Liko Pérezekin lankidetzan eta José Luis Borau Adiósek ekoiztuta, Alicia. Venezuelan izandako arrakastak bultzatuta, hainbat dokumental egin zituen, La Casa del Paraíso (1981), esaterako, eta hainbat filmen gidoietan parte hartu zuen, El próxima otoño (Antton Ezeiza donostiarra), besteak beste. 1984an Crimen en Familia egin zuen.
- LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Atzotik gaur arteko euskal zinema. Bilbo: Mensajero, 1985. . or. 273.
- UNSÁIN, José María. Zinema eta Euskaldunak. Saileko koadernoak. Zinematografia. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
