Eskolak

San Jose ikastetxea. Zestoa

San Jose ikastetxeak zituen zailtasunak oso ondo islatzen dira Anaia Ikuskatzailearen txostenetan, baina zailtasun hauek ez ziren bakarrik arlo ekonomikoan, baizik eta arlo akademikoan ere bai. Ezin dugu ahaztu Zestoako industria txikia eta turismoaren garrantzia, baina herri honetan ere biztanle askok nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten zuten. Honek eragin handia zeukan ikasleengan, hauetako asko klasera joaten ez zirelako eta baserrian geratzen ziren baserriko zereginak egiten, beraz, klasera asistentzia oso eskasa zen une zehatz batzuetan.

San Jose eskolak ezaugarri bat izan zuen: gau-eskola. Lehenengo unetik San Jose eskolan klase ematen zituzten gauez, eta klase haiek "baserritarrei eta herriko semeei" zuzenduta zeuden, baina 1960an hezitzailerekiko filosofia aldatu zuten. Gaueko klaseak jada ez ziren baserritarrentzat eta herriko semeentzat, gazteentzat baizik, hau da, herriko lantegi desberdinetan lan egiten zuten gazteek gauez eskolara joan zitezkeen. Ordea, 1963 urtea hasi zenean Anaia Ikuskatzaileak bisita bat egin zuen eta gau eskola desagertzea proposatu zuen. Hurrengo ikasturtean gau eskola desagertu zen ikasleak ez izateagatik. Izan ere, ikasten zituzten irakasgaiak hauek ziren: Marrazketa Industriala, Matematikak, Frantsesa, Irakurmena eta Idazmena eta Gaztelaniaz eta aipatu behar dugu zeintzuk ziren Marrazketa Industrialaren irakasleak: Egiguren enpresaren bi langile.

Lurraldeko ezaugarriek gazte ondo prestatuak eskatzen zituzten eta horrexegatik Anaiek azpimarratu zuten heziketa eredu hau. Hori dela eta, lehenengo urteetan Lehenengo Hezkuntza eman zuten, baina 1956tik beste sekzio bat, lanbide heziketari zuzendua, sortzea pentsatu zuten. Anaia Ikuskatzailea proposamen horretaz konturatu zenean bere lehenengo aholkuak eman zituen "gizakiak prestatu, kristauak prestatu (...) Marrazketa eta lehenengo ezaguera teknikoak ondo erakutsi herriak norabide zehatz bat hartzen ari delako eta, batez ere, ez ahaztu pedagogiko-katekistako prestakuntza praktikoa". Aldi berean tailer praktikoren bat bilatzea ere proposatu zuen Anaia Ikuskatzaileak. Une hartatik aurrera, Anaia honen aholkuak oso antzekoak izan ziren "Hastapen Profesionala eta Industriala irmotasunarekin zuzentzea", "Hastapen Industriala areagotu pixka bat praktikak egiteko tailerrean ordu eta erdi bat ezarriz", "ematen dugun irakaskuntza hastapen profesionalaren tailer bat antolatzeko".

1957an Jesus Aranburu jaunak, Zestoako herriko seme kuttunak, Lana eta Hezkuntzaren Ministerioei eskolaren zabalkuntza eskatu zien; eskola udalarena izango zen eta "Egurra", "Metala" eta "Elektrizitatea"-zen irakaskuntzak emango zituen. Ministerioen erantzuna zabalkuntzarako ezezkorra izan zen eta eskola profesionalari buruz alderdi batzuk aipatu zituen: diru asko beharrezkoa zela holako eskola bat sortzeko; berezko irakasleria eta tituluduna behar zutela eta, bukatzeko, materiala erosi behar zutela. Ministerioren erantzunak aldarrikapen egoera sortu zuen "Cestonak ezin du lo hartu herri gutxi direlako holako eskola daukatenak, herri osoaren lana da, eta datozen garaietara egokitu beharko gara". Are eta gehiago, "eta hau ez da Zestoak arazo bat, nazio osoarena baizik. Beharrezkoa da Estatu Europarrean sartzea". Ikusten dugunez, Anaien perspektiba izugarria zen, 1957an proposatzen zutenean hogeita hamar urte baino beranduago gertatu zena.