Abesbatzak

Samaniego Abesbatza

Samaniego Abesbatza 1977 urtean sortu zen, Antton Leteren zuzendaritzapean. Gaur egun (2014 urtean), 40 kide ditu, Nagore Alangua Maciaren zuzendaritzapean. Arturo Goicoechea Uriarte izan da bere aurrekoa, honek 2009ko irailean Aitor Sáez de Cortázar Junguitu ordezkatu zuelarik.

Azken aldi honetan Samaniegok aro eta estilo guztietako obrak landu ditu, Gregoriar Kanturik hasi eta XX. mendeko musikaraino, musika sinfoniko korala ere landu dutelarik. Folklorea, Euskal Herrikoak batez ere, garrantzi berezia du abesbatz honen lanetan.



Bere aurkezpeneri buruz esan, Frantzia, Belgika, Suiza, Italia, Portugal, nahiz Alemanian ere ibiliak direla. Cuenca eta Salamankako, polifoniako gazte topaketetan Euskadiko ordezkari moduan kantatu izan du. Euskal Herriko eta Estatutako musikaldi askotan abestu egin du.

Euskal Herriko abesbatz sarituenetako bat da, bai nazio barruko lehiaketetan, baita nazioartekoetan ere.

Azken grabaketak:

  1. Sabin Salaberriren obrak Araba Koruarekin lankidetzan.
  2. Tomás San Miguelen azken disketetan laguntza.
  3. Karra Elejalderen azken filmako musika.
  4. Luis Aranbururen obrak Araba Koruarei eta Gasteizko Udal Bandarekin lankidetzan.
  5. Elizbarrutiko Apaiztegiaren/Seminarium Diocesanun-aren 75.urteurreneko 1930-2005 ekitaldia (In Organo et Choro).
  6. Joselu anaien "Badator Celedón", Gasteizko Udal Bandarekin lankidetzan.

Azken egitarau batzuk:

  1. Johannes Brahmsen musikari buruz egitaraua.
  2. Mahler'en zortzigarren sinfonia beste euskal abesbatzeekin.
  3. Bixente Goikoetxearen Meza.
  4. Fernado Palacio'ren "Itsaslamien isiltasuna".
  5. Karra Elejalderen "Año Mariano" ko musikan parte hartu du.
  6. Dietrich Buxtehuderen "Membra Jesu Nostri" .
  7. Claudio Monteverdiren motete batzuk.
  8. "Mozart Gogoan" kontzertua: Mozarten Requiema.
  9. Luis de la Fuenteren oroimenezko kontzertua, Rosatov Na-donu Errusiako estatu-orkestraren eskutik: Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia eta Faureren Requiema.
  10. Emakumezkoek musikan duten garrantzia goraipatzeko kontzertua: Ida Gotkovsky-k Jean de La Fontaine-ri egindako omenaldia, Udal Musika Bandarekin batera.
  11. Udal musika bandarekin batera, Andre Maria Zuriaren ohorezko jaien pregoia (2009 eta 2010 urteetan).
  12. Händelen Mesias kontzertu parte-hartzailea, Euskadiko Orkestraren lankidetzarekin (2011 urtean).
  13. Udal musika bandarekin batera, Gasteizko batailaren bigarren mendeurrena kontzertua.