Kazetaria eta idazlea, Tortosan (Tarragona) 1915ean jaioa. 1976an hil zen.
Bere literatur lan zabalean denetarik egon zen: poesia, kontakizun laburrak eta eleberriak, saiakera eta gidoi zinematografikoak. Genero horrengatik egin zen ezagunagoa, ehun bat filmek beren sinadura daramatelako dagozkien gidoietan. Kazetari profesionala izan zen 1933an eta Donostiako Unidad egunkarian erredaktore gisa aritu zen. Gidoien artean bakar batek euskal pertsonaia bat jotzen du kontakizunaren irudi nagusi gisa. Cuerda de Presos Pedro Lazagak 1956an zinemara eramandako "Sacamantecas" arabarraren istorioa da. Gainerako tituluak komertzialagotzat jo daitezke: Siempre es Domingo, El Judas, Jandro, Las chicas de la Cruz Roja, Volver San Valentín, Festival en Benidorm eta La gran familia.
