Arrauna

SALSAMENDI GOÑI, Jon

1970eko azaroaren 27an Orion jaio zen arraunlaria. 1993. urtean, munduko txapelketan parte hartu zuen, lemazaindun lauko modalitatean, eta hamargarren postua lortu zuen Roudnice-n (Txekiar Errepublika). 1994an, Indianapolisen (AEB) jokatu zen munduko txapelketan parte hartu zuen, lemazainik gabeko lauan, eta 13. postuan geratu zen. 1995ean munduko txapelketetan parte hartu zuen Tamperen (Finlandia), lau scull-etan 19. postua lortuz. 1997. urtean munduko txapelketetan parte hartu zuen Aiguebeletten (Frantzia), lemazainik gabeko bitan, 11. postua lortuz. 1998an, Kolonian (Alemania) egin zen munduko txapelketan parte hartu zuen, lemazainik gabeko lauan, eta 15. postua lortu zuen. Ondoren, traineru oriotarrean parte hartu zuen arraunlari gisa. 2000. urtean Kontxako bandera irabazi zuen, 1999. urtean Espainiako traineru txapelketa. Ondoren, entrenatzaile kargua hartu zuen, aldi berean arraunlari gisa jarraituz. 2005. urtean Astilleroko klubera joan zen.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI