Ingeniari eta enpresari gipuzkoarra. Irunen jaio zen 1905eko apirilaren 17an, eta Madrilen hil zen 1999ko otsailaren 15ean.
Ingeniaritza industriala ikasi zuen Bilbon (1930). Siderurgia-industrian aritzen zen, eta Bizkaiko Labe Garaietan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren, ENSIDESAn hasi zen lanean, eta enpresa horretako presidente izan zen 1968tik 1973ra bitartean.