Enpresariak

SALÍS BALZOLA, Miguel

Ingeniari industrial gipuzkoarra, Irunen 1925eko urtarrilaren 25ean jaioa. Garrantzi gutxiagoko jarduera batzuen ondoren, Industria Ministerioko Industria Kimikoetako zuzendari nagusi izendatu zuten 1962an. Hiru urte geroago, Industria Siderometalurgiko eta Ontzigintzako zuzendari nagusi izan zen 1966ra arte. Urtebete geroago, Asturiasko Industria Siderurgiko Pribatuen Batasuneko presidente exekutibo izendatu zuten, 1972ra arte. Erref. Alzugaray, J. J.: XX. mendeko euskal ingeniariak eta arkitektoak Madrilen, Madrilen, 1986.