Beneditarra, Arrasaten (Gipuzkoa) 1520an jaioa. Valladolideko San Benito Kongregazioan denboraldi bat eman ondoren, Iratxen (Nafarroa) ikasi zuen. Geroago, Monserratera (Bartzelona) joan zen, baina 1563an utzi egin zuen, Iruñeko gotzain izateko aurkeztu zutenean. 1565ean Iratxeko abade izendatu zuten, eta 1967an Nafarroako Gorteetan esertzeko eskubidea lortu zuen. 1579an itzuli zen Monserratera, eta abade nagusi izan zen 1574tik. Hainbat izendapen onartu gabe, Kataluniako monasterioan hil zen 1594an.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
Ainhoa AROZAMENA AYALA
