Musikari gipuzkoar garaikidea, Donostian jaioa. Biolin karrera egin zuen Donostiako Kontserbatorioan eta orkestra zuzendaritza Vienan Swarowky irakaslearekin eta koru zuzendaritza Gillesberger maisuarekin. Ondoren Italiara joan zen, Sienan Franco Ferrararekin ikasten. Hainbat aldiz zuzendu ditu Madrilgo Ganbera Orkestra, Vienako Hochschule eta Luganoko Irratia (Suitza), Lisboako Orkestra Filarmonikoa, Bartzelona Hiria Orkestrako talde bat eta Londresko Lambeth Simphony Orchestra, azken honekin Les nuits d'Liozen Bermiten ziklo osoa interpretatuz. Nabarmentzekoak dira, halaber, Metropolitan Simphony Orchestrarekin eta Londresko Westminster Chamber Orchestrarekin emandako kontzertuak. 1980an Kolonbiara joan zen, Tolimako Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoaren eta Kolonbiako Abesbatza Nazionalaren ardura hartuz.
