Argazkilariak

Saizar, Ione

1965ean Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako argazkilari gipuzkoarra. 1994tik Londresen bizi da.

Argazkilaritzan graduatua London College of Printing-en. Koldo Mitxelena Kulturuneak Goldsmiths College-n Irudi eta Komunikazio Masterra burutu du.

Hainbat argitalpenen kolaboratzailea da, hala nola Vanidad, Alter Ego, Neo2, Elle, Vogue, Ab Magazine, Cult, Eseté eta The Face.

Bere lana Espainia, Ingalaterra, Frantzia, Alemania eta Estatu Batuetako galerietan erakutsi dute.

Bere azken erakusketen artean, 2009an "The Road" topatu genuen Gijongo El Arte de lo imposible galerian, 2010ean "Contemporary Failure of Love"-rekin parte hartu zuen Spain Now-ren bigarren edizioan Londinese The Gallery Soho galerian, 2011n "Dos destino, un cuadrilátero" berriz ere Zarautzen.


Art Aretoa

Bere lanaren lagin bat Euskonews aldizkariaren 284. zenbakiko Art Aretoa sailean ikus daiteke.





  • Ione Saizar. Euskonews, 284. zk., 2005. [Kontsulta data: 2012ko martxoaren 14a].