Albaitari gipuzkoarra. Caja de Reaseguros Provincial de Guipúzcoa erakundeko zuzendaria izan zen. 1911, 1912 eta 1913ko Jai Euskaroen Azienda-lehiaketetako epaimahaiko izan zen. Aipatutako lehiaketei buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen eta oro har abeltzaintzari buruzko gaiez ere. Eusko Ikaskuntzako I. Kongresuan (Oñati, 1918) parte hartu zuen Mutualidad de Seguro Agrario-Forestal txostenaz eta II. Kongresuan (Iruña, 1920), Seguro Pecuario-ri buruzko gaia jorratuz.
