(XVII. mendea) Mihiztatzailea. Obra pertsonala egin zuen Tolosan (San Migel eta Arrosarioaren aldarean), Lazkaon (Itxaropenaren aldarean) eta Oñatin (Santa Anaren aldarean). S. Insaustik nafar jatorria egozten dio, bere abizenen arabera oso sinesgarria.
