Matematikariak

Sagastume Berra, Alberto Enrique

Matematikari argentinarra, euskal jatorriduna, La Platan 1905ean jaioa. Bere jaioterrian hil zen 1960an.

1928an bere hirian doktoretza lortzen du, behingoan irakaskuntzan jardunaz. Bere bizitza guztian matematiken eta musikaren arteko harremana aztertu zuen eta zientzia erakunde ugaritako kide izan zen. 1946an La Platan Principios de Matemática Superior argitaratzen du. Aipagarriak dira beste batzuen artean: Música y Matemáticas, Algebra y cálculo numérico.