Abeslariak

Sagastume Balsategui, David

Kontratenore eta biolontxelista. Gasteizen jaio zen, 1972ko apirilaren 22an.

Bere musika prestakuntza Jesus Guridi Kontserbatorioarekin uztartua dago. Bertan egin zituen biolontxelo ikasketak eta bertan lortu zuen Espezialitate Sari Berezia Goi-Mailako ikasketak bukatzean. Klabe, zango-biola, kamera-musika, harmonia eta konposizioa ikasi zituen. Bere instrumentu-prestakuntza nazioarteko hainbat ikastaroekin osatu zuen, Sigfried Palm, Laurentius Sbarcia edo Jose Luis Estelles irakasleen kontseiluak jasoaz. Aldi berean, kontratenore ibilbidea hasten du Isabel Alvarez, Richard Levitt eta Carlos Menaren argibideekin. Jesus Guridi Talde Instrumentalaren eta Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) kide izan da biolontxelista gisa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du. Donostiako Musika Hamabostaldian eta Errenteriako Musikastean antzeztu du. Aldiz abeslari gisa, Jordi Savallek zuzuentzen duen Capella Reial de Catalunya taldeko kide da eta Les Sacqueboutiers (Tolosa), Ensemble Giles Binchois, Speculum taldea, Camerata Iberia edo Ministriles de Marsias bezelako taldeekin antzezten du. Halaber, Salamancako Orkestra Barrokoa, Sevillako Barroka, Granadako Orkestra eta Galiziar Kamara-Orkestra bezelako taldeekin ere abestu du.

Bakarlari gisa hainbat nazioarteko jaialdietan hartu du parte, besteak beste Flandria, Edimburgh, Gratz edo Fontebreauko Jaialdietan, Europako eta Estatu Batuetako hiriburuetan antzeztuz. Aipatzekoa da Amsterdameko Internationaal Orgel Festival de la Oude Kerk izeneko jaialdian, Daniel Oyarzabal gasteiztar musikagilea, eta Matteo Imbruno eta Gustav Leonhardt organistekin batera eginiko parte-hartzea.

Bere grabaketa diskografikoen artean aipagarrienak Johannes de Antxietaren Misa Sine Nomine, Juan Vasquezen Agenda Defunctorum, Guerreroren Misa Puer Natus eta Mateo Flecharen Ensaladas dira.

Interpretazio historikoan espezializaturiko Intonationes izeneko taldea sortu du Daniel Oyarzabal organista, Monica Piccinini sopranoa eta Patxi Montero zango-biolajotzaile nafarrarekin batera.