1947an Arrasaten jaiotako futbolari gipuzkoarra. Cerrajerako taldean jokatzen hasi zen eta Realak fitxatu zuen. Denboraldi baterako utzi zioten Sanseri, eta futbol-zelaietan zehar hainbat taldetan ibiltzeari ekin dio. Osasunan, Ferrolen, Realean, Logroñesen, Realean berriro, Cultural Leonesan, Avileseko Ensidesan jokatzen du, eta azkenik, 1976-77 denboraldian, Real Unionen fitxatu zuen.
