1935ko uztailaren 27an Iturenen (Nafarroa) jaiotako musikari eta elizgizona.
1960ko uztailaren 24an apaiz ordenatu zen une horretan bertan erlijio-musikan espezializatuz.
Bere lehen postua, lehiaketa bidez lorturikoa, Iruñeako Katedraleko Kaperako Kalonje-Maisua izan zen (1962-). Beranduago, bere musika ikasketetan sakondu zituen Erroman. Bertan, Natale Vasco (1968) lana estreinatu zuen eta Musika Sakratuko Pontifize- Institutuan (1970), Gregoriano (1970) eta Musikologian (1970) lizentziatu zen. Iruñera itzuli zenean Pablo Sarasate Goi-Musika Kontserbatorioan Konposizio maisu postua eskuratu zuen. Bertako zuzendaria izan zen 1986 eta 1988 urte bitartean. Gainera Espainiako Eliza-Musikologoen Elkarteko lehendakaria 1992 urtetik, San Fernando Arte Ederretako Akademiako urgazlea (Musika sailean) eta koru eta orkestrako kontzertuetako zuzendaria da. H. Anglesen dizipulua, Nafarroako erdi Aroko Musikan (Iruñea, 1970) berarekin kolaboratu zuen. I. Tabernaren kolaborazioarekin batera, Órganos de Navarra (Nafarroako Gobernua, 1985) liburuaren egilea da. Honez gainera, M. Puy Huici eta J. J. Martinenarekin batera, El Himno de Navarra liburuaren egilea eta Nafarroako Entziklopedia (1994) eta Musikako Hiztegi Hispanoamerikarrean hainbat ahotsen egilea da.
MMM
- GEMBERO USTÁRROZ, María: "Sagaseta Aríztegui, Aurelio". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 9. t., 534-5 orr.
- Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.
KSE