1898ko apirilaren 13an Hondarribian jaio eta 1958ko ekainaren 5ean hiri berean hil zen idazle gipuzkoarra.
Nekazaria, Fraisoro Eskolan eta Gernseyn (Ingalaterra) ikasi zuen, non Foru Aldundiko bekaduna izan zen. Nekazaritza-gaiei buruz hitz lauz idatzi zuen, Nekazaritza-gaiak izenburu generikoarekin, Zeruko Argia aldizkarian.
