Literatoak

Sagarna Izaguirre, Andoni (1996ko bertsioa)

Euskal idazlea, Donostian (Gipuzkoa) 1947an jaioa.

Industriako ingeniaria. Zeruko Argia, Euskera, Elhuyar eta beste hainbat argitalpenetako kolaboratzailea. 1970ean Soziologiaren Hastapenak argitaratu zuen Donostian; 1971n Kultura eta Fedea talde-lanean kolaboratu zuen Fedea eta Ideologia estudioarekin. Fisikako UZEIren hiztegia idazten parte hartu zuen (1979-1980). Eusenorren zuzendaria.