Automobilismoa

SAGARDOGUI UZCUDUN, Jose Maria

"Lambritx". Azpeitian jaiotako gipuzkoar motoziklista. Mendi igoeren Euskadiko Txapelketan lehen sailkatua izan zen 125 cc-etan, 1988an. Jaramako zirkuituan korritu zuen bere lehen Espainiako Txapelketa, 1988an. Pilotu pribatu onena Espainiako super-bike txapelketetan (1989 eta 1990). Hirugarren sailkatu zen Calafaten 1989an. 1990ean Calafaten ospatutako Aragoiko Sari Nagusian garaile suertatu zen "Gure Txokoa / Automoto" taldearekin, 750 cc kategorian. Albacete, Jerez eta Aragoiko Sari Nagusiko lasterketetan txapeldun, Kataluniako Zirkuituan bigarren eta Calafat eta Jaraman hirugarren, 1991n. Calafat 1991ko Espainiako eta Europako superbike-txapelketetako irteera-parrillako lehen postua. Laugarren sailkapen orokorra 1993ko "Sport-produccion" kategorian, urte horretan Monzako lasterketa italiarrean parte hartu zuelarik. 1994ko Espainiako Super-sport Txapelketako Albacete eta Calafateko probetan bigarren izan zen, eta txapelketa horretako Jaramako lasterketan hirugarren. Yamaha-Folch talde ofizialeko kidea zen, 1995eko irailaren 10ean, 26 urte zituela, Azpeitia eta Zestoa artean izandako istripuan autoarekin istripuz hil zenean.

Ainhoa AROZAMENA AYALA