Gipuzkoar organo-jole garaikidea, Donostiatik jaioa; Jose Saenz Garmendiaren alaba, bere lehen maisua izan zena. Juan Padrosa eta Tomás Garbizurekin jarraitu zuen ikasten, eta Castelblanch Fundazioak eta Granadako Musika Komisaria Nagusiak beka eman zioten. Irakasle lana pianoko eta organoko kontzertista lanarekin uztartzen du. Loiolako Basilikako Musika Pedagogiako ikastaroen laguntzailea izan da hasieratik. Euskal Herriko Organoaren Lagunen Elkarteko kidea.
