Musikariak

Rutkauskaite, Irma

Zuzendari eta abesbatzen abeslaria. Lituanian 1974an jaio zen eta Sopelan bizitzen da.

Lituaniako Musika Akademia Nazionalean, Kauna-ko Fakultatean, Musika eta Abesbatza Zuzendaritzan lizentziatua da eta fakultate berean Abesbatza Zuzendaritzan eta Pedagogian egin zituen espezializazioko ikasketak. Horrez gain, Siauliai-ko Musika Profesional Eskolan (Lituania) Abesbatza Zuzendaritza eta Musika eta Solfeo Irakasle diplomatua da. Ikasketa osagarriak egin ditu Euskal Herriko eta Zaragozako musika erakundeetan.

Lituaniako abesbatza batzuek zuzentzeaz gainera, Alcalá de Henaresko Unibertsitateko zuzendari laguntzailea eta Ugao-Miraballesko abesbatzako zuzendaria izan da.

Gaur egun Vocalia Taldean abesten du eta honako abesbatzak zuzentzen ditu: Basauri Koral Elkartea, Zozoak Abesbatza, Emitenia ganbera abesbatza, BBKantuz korua eta 2013ko ekainetik Basauri Koral Txiki.