Futbolari gipuzkoarra, Donostian 1967an jaioa eta Irurtzunen (Nafarroa) 1993an hila. "Oiartzun" futbol taldean eman zituen bere lehen kirol urratsak, 1982an Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioko atezaina bihurtuz, sei denboraldiz titular izan zelarik. Areto-futbolera pasatu zen, eta 1986an "Sampedrotarra" taldean fitxatu zuen. Talde horrekin Liga irabazi zuen 1989, 1990 eta 1991n; Erreginaren Kopa 1987an eta hurrengo lau denboraldietan, eta Kopa Iberikoa 1991n.
