Finantzari gipuzkoarra, Donostian 1934an jaioa eta Santa Olallan (Huelva) 1988an hila. Madrilgo Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eta Arte eta Enpresen Institutu Katolikoko (ICADE) irakaslea izan zen. 1981 eta 1984 bitartean, Gordailuaren Bermeen Funtseko presidentea izan zen, eta, ondoren, Espainiako Bankuko gobernadoreorde.
