Eskultoreak

Rubio, Roque

XVIII. mendeko zizelkatzailea eta eskultorea. Gasteizen jaioa. Haren lana oso zabala da, eta Araba osoan zehar aurki daiteke.

1772an, Mandoxanako parrokiaren alboetako erretaulak egin zituen. 1774 eta 1779 artean, Legardako parrokiaren erretaula nagusia egin zuen, eta 1776 eta 1777 artean, Etxebarri-Urtupiña parrokiaren arrosarioa. 1781ean, San Antongo erretaula egin zuen, eta Arinizeko parrokiaren Arrosarioa eta Karmena zizelkatu zituen. Urte hartan, Gobeoko parrokiaren erretaula nagusia eraiki zuen. 1782an, Mendotzako parrokiaren erretaula nagusiaren bederatzi "figura" egin zituen. 1783an, Erentxungo parrokian, Arrosarioaren alboetako erretaulak eta San Blasen estatua egin zituen. 1784 eta 1790 artean, Erentxungo parrokiaren erretaula nagusiko eta alboetako irudiak egin zituen. 1786an, Gereñako parrokiaren erretaula nagusia berritu zuen. 1788an, Monasteriogurengo parrokian, sakristiaren erretaula eta alboetakoak egin zituen. Gainera, Arinizeko parrokian, korua eraiki zuen (1783), eta tiraderen bizkarra baita ere (1785). 1789an, Mendiolako parrokian, atariko aurre atea "egokitu" zuen, eta 1792an, Gasteizko Zuhatzuko parrokiaren tiraderak egin zituen.