Kimikariak

Rouelle, Guillermo Francisco

XVIII. mendeko frantziar kimikaria, 1703 Caenen jaioa eta Parisen 1770ean hila.

Kimika irakaslea eta botikaria, gatzei buruzko bere ikerketengatik nabarmendu zen eta baita bere pedagogia lanarengatik ere. Jardin du Roi (1742-1768) ikastetxeko Irakaslea, Hiriburuko Ospitale Nagusiaren Ikuskatzailea eta Zientzien Akademiako kidea (1744). Atzerritar gisa Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.