Sendagileak

Rosenthal, Maurice Mordko

Mediku errusiarra Baionan (Lapurdi) ezarria. Attakin 1863an jaioa, frantziar nazionalizatua. 1940. urtean hil zen.

Ikasketak Odessan egin zituen. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean Graduatua 1888an. Ospitaletako kanpo-medikua eta frantziar hiriburuko "Bureau central"ekoa, eta lurralde ejertzitoko "aide-major 1ère classe" ere izan zen. Baionan izan zuen bere lan-jarduna, sexu- eta gernu-organoen eta oro har elektroterapiaren gaixotasunetan espezializatuz. Beste lan batzuen artean Du Traitement des fractures de là clavicule, Bretelles des épaules du professeur Lannelongue eta Différents pansements du col de l'utérus argitaratu zituen.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).