Pianista gipuzkoar garaikidea. Donostian jaio zen 1966an, eta hango kontserbatorioan piano-ikasketak egin zituen. Lehen saria lortu zuen oinarrizko eta erdiko mailetan, eta bikaina hamargarren mailan. Era berean, lehen saria lortu zuen ganbera musikako erdi eta goi mailetan. 1987tik piano-jotzaile laguntzailea da Iruñeko "Pablo Sarasate" kontserbatorioan.
