Kazetariak

Rodriguez, Luis

Irungo (Gipuzkoa) kazetari hau "Nicéforo Buscapiés" eta "Corrocón del Bidasoa" ezizenekin egin zen ezagun. Futbolaria ere izan zen, Alardearen generalatoa, eta "Paz y Labor" bandako eta bere ondorengo udal bandetako musikaria. Irungo Udaleko zinegotzia eta Irun'go Atsegiñako kidea. 1972an hil zen 86 urte zituela.