Atletismoa

ROCANDIO CILVETI, María

1968ko otsailaren 18an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Luzera jauzilaria, 5 aldiz Espainiako txapelduna (3 aldiz jubenil mailan: aire librean 1983 eta 1984, pista estalian 1984, 2 promesa moduan 1987an, aire librean eta pista estalian). EAEko errekorra: 5,91 1984an eta 5,95 1987an. Errekor horrek 7 urte iraun zuen. Jauzirik onenak 1988an egin zituen, legez kanpoko aldeko haizearekin (6,00 Segovian eta 6,01 Lorcan). 100 metrotan 12.3 egin zituen 1984an (eta 12.1 1987an, legez kanpoko aldeko haizearekin). Pista estaliko euskal errekorra ere bada (5,76 luzeran 1983tik, oraindik kadetea zenean, 2004ra arte kategoria horretako Espainiako errekor gisa iraun zuena).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)