Politikariak eta Kargu publikoak

Rico del Amo, Roman

Nortasun politiko gipuzkoarra, Irunen jaioa. UGTko kidea izan da, eta hainbat kargu izan ditu sindikatu horretan eta PSE-PSOEn; alderdi bereko batzarkide hautetsia izan zen Gipuzkoan, 1979ko apirilaren 3ko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan. 1991ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, PSE-PSOEk Irungo Udaleko zinegotzi hautatua izan zen.