Sendagileak

Ribeton, Leon

Baionan (Lapurdi) 1857ko urtarrilaren 1ean jaiotako medikua.

Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatua La Curabilité de la cirrhose atrophique du foie izeneko tesiaz. Bere jaioterrian jardun zuen lanean. "Hóspice de Camp-de-Prats"eko "Bureau de bienfaiscance"ko eta "Compagnie des chemins de fer du Midi" izeneko medikua izan zen. Baionako Lehen Auziko Epaitegiko Epai-medikua, konpainietakoa eta Saint-Gobain fabrikako medikua izan zen. "Association Professionelle des Médecins de Bayonne" izeneko Lehendakaria eta "Commission sanitaire de l'arrondissement de Bayonne"ko kidea eta "Association médicale des Basses-Pyrénées"eko diruzaina eta izurriteetako eta Baionako barruti-aldeko txertatze-zerbitzuko medikua izan zen.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).