Gipuzkoako politikari ospetsua, Seguran jaio zen 1836an eta Madrilen hil zen 1895ean. 1872ko karlisten altxamenduaren prestaketan parte hartu zuen, Don Karlosek behin baino gehiagotan atzerrira bidalia izan zelarik misio ezberdinetan. Tolosako diputatu karlista 1872an eta 1891n. 1893tik senataria izan zen Gipuzkoan. Apuntes sobre la historia de la Revolución en Guipúzcoa, Tolosa, 1872.
