Boxeolari gipuzkoar garaikidea, Pasaian 1969an jaioa. 1987an, “oilar” pisuen Espainiako Txapelketa lortu zuen. Bere espezialitateko Gipuzkoako kirolari onena 1987an. 1991n 90 borrokaldi egin zituen, Espainian garaitua izan zelarik. 1994ko uztailaren 1ean, Jesus Albaren omenez Lasarten antolatutako borrokaldian, superarinen borrokaldia irabazi zuen. Urte bereko urrian, pisu superarinen «Munduko Txapeldun Hispanikoa» izendatu zen Hernanin, Ocassio boxeolari panamarra garaitu baitzuen.
