Sendagileak

Repáraz Iturria, Jose Maria

Elizondon 1896an jaiotako mediku nafarra. Iruñan hil zen 1951. urtean.

Zaragozan lizentziatua 1920an, Los Arcos eta Iruñan lan egin zuen. Hiri horretan, Nafarroako Ospitale Nagusian bihotz eta birikien zerbitzua sortu zuen eta horrezaz gain udal ongintzako partaide, Sorospen Etxeko eta osasun-ikuskatekako partaide izan zen. 1949an Udaletxeko zinegotzi eta behin behineko alkate izendatu zuten.