Abeslariak

Remírez, Javier

Abeslaria, Eibarren (Gipuzkoa) 1952an jaioa, Nafarroan finkatua. 1975ean Ameriketara joan zen, Brasilen bakarlari gisa arituz, 1976an Argentinara igaroz eta Bolivian, Perun eta Uruguain arituz. Bi urte beranduago Luna Park Bonaerensean Kantaren Munduko Jaialdian parte hartu zuen. Boliviako, Uruguaiko eta Argentinako telebistetan askotan aritu da, kafe-antzerkian ere lan eginez. 1982an Txilen finkatu zen; 80ko hamarkadaren amaieratik Nafarroan bizi da. Balada abeslaria da eta hiru disko argitaratu ditu.