Neurologian doktorea. Irunen jaio zen 1929an, eta Parisen bizi da. Pierre Rondot doktorearekin lan egin zuen han.
Psikologia ikasketak egin zituen Parisen eta geroago Medikuntzan, Neurologian espezializatuz. 1973an Bilbora etorri zen Neurologia eta Psikiatriako Euskal Herriko Elkartearen urteko batzarreko lehendakari gisa, eta irekiera-hitzaldia eman zuen euskaraz. Lan zientifikoen egilea da, besteak beste: Les principaux syndromes neurologiques, 1973an argitaratua; Maladie de Parkinson et syndromes parkinsoniens, 1974 eta Maladie de Parkinson, 1976.